XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

16.4-Ikus dezagun orain REKTA zer den.

Har zazu erregela bat, eta marra zazu A-tik B-ra doan lerroa.

Lerro hori REKTA da.

Zure mahainaren hegiak rektak dira, zure erregela rekta da, eletrika-hariak jasaten dituzten tantaiak rektak dira, Joanes-ek eta zuk tiratzen duzuelarik sokaren eitea rekta da, eta abar.

Lauak bezala REKTAK ERE, berez, ez du mugarik.

B-tik eskuinaldera nahi den punduraino luza daiteke; eta A-tik ezkerraldera, nahi haina ere luza.

Nolapait marraztu eta iduritu beharrez, halere, laua bezala, MUGATURIK agerrerazi ohi dira rektak.

16.5 -Eman dezagun AB rekta.

Eta eman dezagun 10 pundu gorri markatzen ditugula rekta-atal edo puska horretan.

Rekta ez dago beterik.

Erants ditzagun orain beste 10 pundu, berdez oraingoan.

Beteago agertzen da rekta, baina pundu gehiago erants liteke.

Erants ditzagun 10 pundu urdin.

Oraindik ere pundu gehiago erants liteke.